XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baiña A. Olabide zena Castilla Occidental'era bialdu omen dute, A. Errandoneak esaten didanez; beraz ditekena da A. Leturiarena kuku gelditu izatea.

A. Errandoneari ere oso ederki derizkio.

Bereala idatzi zidan egiñalak egingo zitula.

Provincial'a Ameriketan zala, ta idatziko ziola.

Itz onak eman ditute beintzat.

Bitartean, esan oi dana, beti ba-dugu guk Mezaren luzagarria.

Zu etortzerako eskuzkoa onera karraiatuko ba'genu, emen asko legunduko liguteke kopiak ateratzen eta.

Emen bero bero asi dira lanerako bideak egiten.

A. Mauro atzo Paris'a ioana da imprenta polit bat erosteko asmoan (ONU'rena bezalakoa).

Revista bat aterako omen genuke etxe ontan eta liburuak ere bai.

Ederki nago emen.

Gelan berogarria ipiñi didate.

S. Agustiñen Aitorkizuneri bigarren eskua (azkenekoa) ematen ari naiz.

Ba dauka bearra.

Xabarraldi asko xamar dauzka.

Beraz, bazatorrela zu ere.

Asko pozten gera.

Aita Agapito emen da.

Nitaz arreta aundia artzen du.

Ni polikixago; oiñazerik ez, esatekorik; loa nekez xamarra...

Bestela, gizendu naiz eta itxura ederra daukat, sekulan baiño obea, ta osasuna ere bai.

Pozten naiz zureak ere ongi izatearekin.

Goraintzi Augustin'dar oieri, eta Memento.